Kolesterol - Wikipedia, entziklopedia askea.

Kolesterol

Wikipedia(e)tik
Hona jo:nabigazioa, Bilatu
Kolesterol
Egitura kimikoa
Modeloa
Identifikadoreak
CAS zenbakia57-88-5 YesY
PubChem5997
ChemSpider5775 YesY
UNII97C5T2UQ7J YesY
KEGGD00040 YesY
ChEBICHEBI:16113 YesY
ChEMBLCHEMBL112570 YesY
IUPHAR ligand2718
Propietateak
Formula molekularraC27H46O
Masa molarra386.65 g/mol
Itxurabeirazko hautsa[2]
Dentsitatea1.052 g/cm3
Fusio puntua

148 to 150 °C, Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "to" K, Adierazpen errorea: Hitz ezezaguna "to" °F

Irakite-puntua

360 °C, 633 K, 680 °F

Disolbagarritasuna uretan1.8 mg/L (30 °C)[3]
Disolbagarritasunaazetona, bentzeno, kloroformo, etanol, eter, hexano, isopropil miristato, metanol
Arriskuak
Flash puntua209.3 ±12.4 °C
Kontrakoa esaten ez bada, emandako datuak baldintza normaletan (25 °C, 100 kPa) hartuak dira.
Erreferentziak

Kolesterola gorputz-ehunetan eta odol-plasman dagoen esterola (lipidoa) da. Batez ere, gibel, bizkarrezur-muin, are eta garunean dago. Giza-gorputzaren funtzionamendurako ezinbestekoa, hainbat egitura eta organoetan hainbat funtzio betetzen ditu. Horien artean nerbio-zuntzen mielinazko bandena eta hormonak ekoizteko oinarrizkoa da.

Ezaugarri kimikoak

Akohol sekundarioa da kolesterola, esterolen familiakoa, C27 H45 OH formula kimikoa duena. Lipidoen sailekoa da. Animali jatorriko ehunek ekoizten dute soilik, batez ere gibelak eta giltzurrun gaineko guruinek.

Kolesterol iturriak

Ugaztunek kolesterola bi bide hauetatik lor dezakete:

  • Kolesterol endogenoa: kolesterolik gabeko gantzen bidez gorputzetan sortzen dena (norberaren ehunek sortua). Gibela da kolesterol endogenoa sortzen duen organoa. Kolesterol endogenoaren zati bat behazun-azido bihurtzen du gibelak. Azido horiek ahalbidetzen dute hesteetako xurgapena eta koipeen digestioa. Kolesterol horrek badu esku-hartzerik D bitaminaren sintesian, eta gorputzaren hormona esteroideen bultzatzailea da. Kortisona eta aldosteronaren sintesian esku hartzen du, baita giltzurrun gaineko guruinetako androgenoenetan ere, testosteronaren sintesian barrabiletan, estrogeno eta progesteronarenean obulutegietan. Esterifikatua badago, ez da uretan disolbatzen (hidrofoboa da), aitzitik, oliotan bakarrik disolbatzen da. Bestalde, kolesterol esterifikatua ezin da organo batetik bestera ibili molekula konplexuagoetan, lipoproteinetan, izan ezik. Era askotako lipoproteinak daude: VLDL eta LDL (dentsitate txikikoak eta tamaina handikoak) eta HDL (tamaina txikikoak eta dentsitate handikoak).
  • Kolesterol exogenoa: jakiek berez duten kolesterola da. Hesteetatik odolera pasatzen da. Animali jatorriko elikagaietan dago gehienbat; arrautzaren gorringo, gibel, esneki (gurina, gazta), garun, hestebete eta haragi gorrian.

Funtzioak

Kolesterola bizitzarako ezinbestekoa da, funtzio ugari betetzen dituelako:

  • Egiturala. Animalien zelula mintzean oso substantzia garrantzitsua da. Bertan kantitate txikietan dagoen arren, jariakortasuna ematen dio eta bere ezaugarri fisiko-kimikoak erregulatzen ditu.
  • D bitaminaren aitzindaria. Kaltzioaren metabolismoan ezinbestekoa da bitamina hau.
  • Sexu hormonen aitzindaria. Progesterona, estrogenoak eta testosterona.
  • Hormona kortikoesteroideen aitzindaria. Kortisola eta aldosterona.
  • Behazun gatzen aitzindaria. Elikagai lipidiko batzuen xurgapenerako ezinbestekoa.

Kolesterol tasa

Kolesterol kontzentrazio normala odolean 1,7 eta 2,2 g/l da, eta adinean aurrera egin ahala 2,5 g/l-raino igo ohi da. Giltzurrun edo guruinetako zenbait gaitzek eragin ohi dute kolesterolaren gehitzerik, baina oro har ez da horrelakorik gertatzen baldin eta ez bada herentzia genetikoaren edo lipidoen hazkundearen eraginez. Odoleko kolesterol tasak (batez ere VLDL eta LDL motakoak) gora egiten badu, koipe plakak (ateromak) ager daitezke zenbait zainetan (arterosklerosia), batez ere arteria koronarioetan, eta bularreko angina edo infartoak eragin ditzakete. Aitzitik, HDL motako kolesterolaren gehitzeak eragin babeslea du arteria koronarioetan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1.   Substance Data for 57-88-5 .
  2.   Safety (MSDS) data for cholesterol, http://physchem.ox.ac.uk/MSDS/CH/cholesterol.html .
  3. http://www.pnas.org/content/70/8/2313.full.pdf
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kolesterol Aldatu lotura Wikidatan
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Kolesterol&oldid=5054225"(e)tik eskuratuta
Thank you for reading article Kolesterol - Wikipedia, entziklopedia askea.

Share this

Related Posts

Previous
Next Post »